Lau egun eta hamaika momentu, bertso barnetegian

2021/07/02
Ikasturte berezi honi amaiera ederra eman diogu Muxikako Gorozika aterpetxean.

Bertsoak, kantuak, umorea eta lagunak. Lau egun eta hamaika bizipen utzi dizkigu aurtengoan ere udako bertso barnetegiak. Muxikako Gorozika aterpetxean elkartu gara 18 gazte, begiraleak eta sukaldariak, talde ederra osatuz.

Ekainaren 28an heldu ginen eta hainbat ekintza egin genituen uztailaren 1era bitartean. Bertso barnetegia izanda, zelan ez, egunero bertso eskola izan dugu, kideekin kantatu eta ondo pasatzeko.

Oskar Estangaren laguntzarekin kantu bat sortu eta grabatu genuen. Hementxe, emaitza:

Horrez gain, Ander Lipusekin jendaurrekotasuna landu genuen eta gai jartzailetzari buruzko gakoak ikasten ere aritu ginen.

Mundakara joan ginen egun pasa eta bertso bazkariaz ere gozatu genuen, Onintza Enbeita eta Etxahun Lekuerekin.

Bertan egon garenok mila irudi gordeko ditugu buruan, baina hementxe batu ditugu guztion artxiboan gordeta geratuko direnak.

Ederto pasa uda eta datorren urtera arte!