Bizkaia

Lan eskaintzak. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Transmisio eragilea eta administrari laguntzailea behar ditu

2015/01/27
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak transmisio eragilea eta administrari laguntzailea behar ditu. Curriculumak bidaltzeko epea: otsailaren 6era arte.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak lanpostu birako deialdia egin du: trasmisio eragiletzarako lanpostua eta administrari laguntzaile lanpostua.

Lan eskaintza baterako zein besterako interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna 2015eko otsailaren 6a baino lehen ondorengo helbidera: bizkaia@bertsozale.eus

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezua helbide berera, edo deitu 94 681 27 11 telefono zenbakira.

Lanpostu bakoitzeko xehetasun gehiago, hemen:

 

TRANSMISIO ERAGILEA

Lanpostuaren zeregina eta eginkizunak:

Bizkaiko Bertsozale Elkartearen transmisio eragilea. Alor nagusiak: aisialdia, bertso eskolak eta eskualdeen koordinazioa.
 

Eginkizun nagusiak

  • Aisialdi zein sustapen arloan abian diren proiektu eta egitekoen koordinazioa eta kudeaketa (Eskolarteko Txapelketa, barnetegiak, Bertso saioak…)
  • Lan-talde baten ardura: koordinazio lana, batzarrak gidatu eta antolatu
  • Harremana eta elkarlana: Bertso eskolekin, erakundeekin, hainbat sail eta batzodeekin…
  • Erabaki estrategikoetan parte hartu
  • Balorazioak eta memoriak egin
     

Eskatzen da

  • Bertsolaritzaren hurbileko ezagutza
  • Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak
  • Eskarmentua antzeko lanetan; antolakuntza, koordinazioa, kontrola, Giza Baliabideen kudeaketa…
  • Gida baimena eta autoa
  • Ofimatika maila ona
  • Jarrera konprometitua, izaera planifikatua eta dinamikoa, jendaurreko harremanetarako gaitasuna
  • Euskara maila ona
     

 Eskaintzen da

  • 6 orduko lanaldia Durangoko egoitzan
  • Hasteko aurreikusitako data: 2015eko martxoaren 2a

 

 

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

Lanpostuaren zereginak eta eginkizunak:

  • Bizkaiko Bertsozale Elkartearen administrazio lanak egitea

Eginkizun nagusiak

  • Adminsitrazio lan orokorrak
    • Telefono eta postaren ardura
    • Artxiboaren antolaketa (paperekoa zein digitala)
    • Aurrekontuak eta fakturazioa: prestaketa, bidalketa eta jarraipena (dagokion sailaren ardurapean)
    • Kudeaketa orokorra: helbideen zerrendak gaurkotzea, programa informatikoen eguneratzea eta segurtasun kopiaren kudeaketa
    • Diru zaintza: kutxako mugimenduen jarraipena, idazkariari kontabilitaterako dokumentazioa prestatzea eta artxibatzea
    • Prozedura administratiboa: diru laguntzak kudeatzea eta zuriketak egitea
    • Sortu daitezkeen bestelako lanak


Eskatzen da

  • Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak
  • Eskarmentua antzeko lanetan
  • Euskara maila ona
  • Gida baimena eta autoa
  • Ofimatika maila ona
  • Jarrera konprometitua, izaera planifikatua eta dinamikoa


Kontutan hartuko da

  • Euskal kulturgintzaren eta bertsolaritzaren inguruko ezagutza
  • Herri mugimenduetan eskarmentua

 

 Eskaintzen da

  • ·Lanaldi erdiko kontratua Durangoko egoitzan
  • ·Hasteko aurreikusitako data: 2015eko martxoaren 2a