Bizkaia

Lan eskaintza. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak transmisio eragilea behar du

2013/09/13
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak transmisio eragilea behar du aldi baterako ordezkapena egiteko. Curriculumak bidaltzeko epea: irailaren 24ra arte.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak ERAGILEA kontratatu nahi du

Egiteko nagusiak:

  • Abian diren proiektu eta egitekoen koordinazioa eta kudeaketa.
  • Erakundeekin harremana izan.
  • Erabaki estrategikoetan parte hartu.
  • Elkarteko lan taldea kudeatu.
  • Aurrekontuak egin eta jarraipena egin.
  • Erabakigune ezbardinen koordinazinoa.
  • Batzarrak gidatu eta antolatu.
  • Komunikazino arloa gainbegiratu.
  • Beste herrialdeetako elkarteekin harremana izan eta batzorde ezberdinetan parte hartu.
  • Protokolo kontuak eraman.
  • Balorazinoak eta memoriak egin.
  • Ekintzen antolaketa (Topaketa, barnetegi, Bertso saio, txapelketak…).

Eskatzen da:

  • Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak izatea
  • Eskarmentua izatea antzeko lanetan; antolakuntza, koordinazioa, kontrola, Giza Baliabideen kudeaketa…
  • Gida baimena eta autoa izatea
  • Ofimatika menperatzea
  • Izaera aldetik; jarrera konprometitua,  izaera planifikatua eta dinamikoa, jendaurreko harremanetarako gaitasuna izatea
  • Euskara maila ona izatea

Kontuan hartuko dira:

  • Bertsolaritzaren inguruko ezagutza
  • Gizarte mugimenduetan eskarmentua.
  • Komunikazio lanetan eskarmentua.

Eskaintzen da:

  • Kontratu mota: jardun osoa
  • Kontratu iraupena: 8 hilabete
  • Hasteko aurreikusitako data: 2013ko urria

Curriculumak bidaltzeko:

  • Helbidea: bizkaia.transmisioa@bertsozale.com
  • Epea: 2013/09/24

Hautatzeko frogak egingo dira, beharrezkotzat jotzen den kasuetan.