Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Lan eskaintza. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak komunikazio arduraduna behar du

2013/10/25
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak komunikazio arduraduna behar du 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako. Curriculumak bidaltzeko epea: azaroaren 5era arte.

Egiteko nagusia:

  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2014k eskatzen dituen lan komunikatiboen kudeaketa egitea

 Eskatzen da:

  • Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak izatea

  • Eskarmentua izatea komunikazio lanetan

  • Bideo eta argazki edizio programak erabiltzen jakitzea

  • Taldean lan egiteko eta taldea gidatzeko gaitasuna izatea

  • Gida baimena eta autoa izatea

  • Ofimatika menperatzea

  • Izaera aldetik; jarrera konprometitua,  izaera planifikatua eta dinamikoa, eta jendaurreko harremanetarako gaitasuna izatea

  • Euskara maila ona izatea

 Kontuan hartuko dira:

  • Bertsolaritzaren inguruko ezagutza izatea

  • Gizarte mugimenduetan eskarmentua izatea

 Eskaintzen da:

  • Lan kontratua. Iraupena: 12 hilabete

  • Kontratu mota:

    • 8 hilabete jardun erdian

    • 4 hilabete jardun osoan

  • Hasteko aurreikusitako data: 2014ko urtarrila

 Curriculumak bidaltzeko:

  • Helbidea: bizkaia@bertsozale.com

  • Epea: 2013/11/05

 

Beharrezkotzat jotzen bada, hautatzeko frogak egingo dira.