Bizkaia

Lan eskaintza: Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Administrazioko Teknikaria behar du

2018/07/16
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak administrazio eta kudeaketa lanak egiteko teknikaria behar du

Lanpostuaren zereginak eta eginkizunak:
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen administrazio eta kudeaketa lanak egitea.


Eginkizun nagusiak
Hauek dira, BBEko arduradun orokorraren aholkularitza eta gidaritzapean, zein gainontzeko herrialdeetako lankideekin elkarlanean, gauzatu beharreko eginkizun nagusiak:

  • Elkartearen egoera ekonomikoaren inguruko informazioa eguneratuta izan.
  • Hezkuntza zerbitzuaren kalitatea bermatzeko lanak egin: harremanak erakunde publiko eta ikastetxeekin, aurrekontuen prestaketa, fakturazioa…
  • Elkarteko proiektu orori dagozkion idazkaritza lanak: txapelketa eta bestelakoak.
  • Giza Baliabideen kudeaketa.
  • Diru laguntzen eta hitzarmenen kudeaketa.
  • Altxortegiaren jarraipena (zordunen jarraipena, ordainketak egin…)
  • Bestelako idazkari lanak.

 

Eskatzen da

  • Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak (Enpresa zientziak, Ekonomia, Humanitateak eta enpresa…) edota eskarmentua antzeko lanetan
  • Euskara maila altua (EGA edo baliokidea)
  • Informatika ezagutzak: Ofimatika (excel maila altua, word…), drive, internet, posta elektronikoa…
  • Gida baimena eta norbere ibilgailua

 

Lanpostuan jarduteko gaitasunak/ konpetentziak

  • Harremanetarako gaitasuna
  • Talde lanean beharra egiteko gaitasuna
  • Izaera planifikatua, ordenatua, ekintzailea eta dinamikoa

 

Kontutan hartuko da

  • Euskal kulturgintzaren eta bertsolaritzaren inguruko ezagutza
  • Herri mugimenduetan eskarmentua

 

Eskaintzen da

  • Lanaldi osoko kontratua Durangoko egoitzan
  • Hasteko aurreikusitako data: 2018ko irailaren 3a
  • Soldata: urtean 29.069€ gordin.

 

Interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna 2018ko abuztuaren 16a baino lehen ondorengo helbidera:

  • bizkaia@bertsozale.eus


Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu 94 681 27 11 telefono zenbakira.