June Diazek irabazi du Bizkaiko eskolarteko lehenengo kanporaketa

2021/05/04
Gaur jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren lehenengo kanporaketa; guztira sei gaztetxo oholtzaratu dira Algortan jokatu den saioan.

Martxan dago Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketa. Gaur jokatu da lehenengo kanporaketa Algortan, eta sei gaztetxok parte hartu dute bertan. Puntu gehien batu dituena June Diaz izan da.

2021-05-04 Getxo. Eskolartekoa

Hauek izan dira sei parte hartzaileak:

  • Haizea Telleria
  • June Diaz
  • Maddi Askaiturrieta
  • Maialen Lago
  • Oier Mendiolagoitia
  • Unai Intxausti

Gai-emaile lanetan Iñaki Iturriotz aritu da, eta epaileak Alaitz Etxanobe, Miriam Juaristi eta Ander Arrien izan dira. Idazkaria Idoia Anzorandia izan da.

2022-11

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak hiru kanporaketa izango ditu. Ondorengoak dira hurrengo bi kanporaketak:

  • Maiatzak 5, 17:00etan, Durangon, Kurutziaga ikastolan
  • Maiatzak 10, 17.00etan, Gernika-Lumon, Astra Kulturgunean

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 29ean jokatuko da Igorreko Lasarte Aretoan.