June Diazek irabazi du Bizkaiko eskolarteko bigarren kanporaketa

2023/05/15
Gaur jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren bigarren kanporaketa; guztira zortzi gaztetxo oholtzaratu dira Bilbon jokatu den saioan.

Martxa onean jarraitzen du Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketak. Gaur jokatu da bigarren kanporaketa Bilboko Euskaren Etxean eta zortzi gaztetxok parte hartu dute bertan. Puntu gehien batu dituena June Diaz  izan da.

2023-5-15 eskolartekoa Bilbo

Hauek izan dira zortzi parte hartzaileak:

  • Andrea Bañuelos
  • June Diaz
  • Amaiur Galdos
  • Naia Martin
  • Maialen Lago
  • Goizane Saratxaga
  • Haizea Telleria
  • Naia Ruiz De Arbulo

Gai-emaile lanetan Arkaitz Zipitria aritu da, eta epaileak Ainhoa Arregi, Juanjo Respaldiza eta Mirari Azula izan dira. Idazkaria Ander Elortegi izan da.

2023-05-15 eskolarte Bilbo

Bizkaiko Eskolarteko hirugarren eta azken kanporaketa maiatzaren 17an izango da Igorreko Lasarte aretoan. Saioa, aurreko kanporaketak bezala,  arratsaldeko 17:00etan izango da.

 Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 27an jokatuko da Gernika-Lumoko Astran. Goizeko 10:00etan eskolarteko idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo dio bat-bateko finaleko zortzikoteak.