June Diazek irabazi du Bizkaiko eskolarteko bigarren kanporaketa

2022/05/16
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren bigarren kanporaketa jokatu da gaur; guztira bost gazte oholtzaratu dira Bilbon jokatu den saioan

Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketari aurreko astean eman zitzaion hasiera Gernika-Lumon, eta gaur bigarren kanporaketa jokatu da Bilboko Euskararen Etxean. Bost gaztek egin dute gaurkoan bertsotan eta June Diaz izan da puntu gehien batu, eta beraz, finalerako txartela lortu duen bertsolaria.

2022-05-15 Eskolartekoa. Bilbo

Hauek izan dira bost parte hartzaileak:

  • Aiur Gallarreta
  • Haizea Telleria
  • June Diaz
  • Maialen Lago
  • Naia Martin

2022-05-15 Eskolartekoa. Bilbo

Gai-emaile lanetan Etxahun Lekue aritu da, eta epaileak Ainhoa Arregi, Beñat Romero eta Iñaki Aurrekoetxea izan dira. Idazkaria Idoia Anzorandia izan da.

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak hiru kanporaketa izango ditu. Hurrengo asteazkenean, maiatzaren 18an, jokatuko da hurrengoa Durangoko Kurutziaga Ikastolan 17.00etan.

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 28an jokatuko da Larrabetzuko eskolan. Egun osoko jaia antolatu dugu egun honetarako. Goizean Bizkaiko eskolarteko idatzizko txapelketaren finala izango da, bat-bateko finala gero, bazkaria eta Bizkaiko taldekako bertsolari txapelketaren finalaurrekoak eta finala ondoren. Bazkarirako txartelak bertsosarrerak.eus atarian dituzue eskuragarri.