Joseba Etxebarria hil da

2025/09/23
Bertso munduko eragile nekaezina: bertso eskolaren sortzaile, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritza kide eta, bereziki, Txapelketako Talde Antolatzaileko kidea izan da.

Bizkaiko bertso mundua triste esnatu da gaur: Joseba Etxebarria Uriarte gure kideak agur esan digu. Larrabetzuarra, 69 urterekin hil da gaur goizean.

Larrabetzu eta inguruetako bertso munduko eragilea izan da Joseba; besteak beste, inguruko bertso-eskolen sortzaile izan zen. Baina inguru horretaz gain, Bizkaia osora ere zabaldu da bere beharra: Bizkaiko Bertsozale Elkarteko sortzaile eta zuzendaritza batzordekide izandakoa da.

Bereziki, Bizkaiko Txapelketako Talde Antolatzailean egin du behar gehien. 2000 urtean hasi zen taldean eta oraintsura arte izan da talde horretako zutabe garrantzitsu. Talde horretan egindako beharra omentzeko, 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean txapela ipini zion Nerea Ibarzabal txapeldunari, Moises Enbeitarekin batera. Biek Talde Antolatzailean zein eragiletzan egindako beharra ikusarazi gura izan zen orduko hartan. Elkarrizketa egin zioten Hitzetik Hortzeran.

Bertsoa afizio, baina hizkuntza izan du langintza. Gaztetatik euskara irakasle aritu zen AEKn, eta ETB sortuz geroztik bikoizketari lotuta ibili zen lanean, itzultzen, zuzentzen eta bikoizten, erretiroa hartu arte. Besteak beste, Son Gokuri jarri zion ahotsa. Bere ofizio zein afizioei buruz elkarrizketa egin zioten Hitzetik Hortzera programan.

Behar handia izan da Josebak egindakoa, baina egindakoaz gain, bera izan den modukoa izateagatik maite izan dugu hainbeste Elkartean bere alboan ibili garenok. Lagun ona, beti ahots goxoz, laguntzeko prest, gazteenekin zein nagusiekin, gertuko eta maitagarri.

Txapelketaren atarian joan da Joseba, baina saioz saio bere beharra ikusiko da oraingoan ere. Eredu izan zara, eskerrik asko guztiagatik, Joseba!

 

Behilatokia Galarza Ehorztetxean izango da (Galdakao) irailaren 24an, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. 

 Joseba Etxebarria

Joseba Etxebarria

Joseba Etxebarria

Joseba Etxebarria

Joseba Etxebarria

Joseba Etxebarria

 Joseba Etxebarria

Joseba Etxebarria

Joseba

Joseba

Joseba Etxebarria

Joseba Etxebarria

Joseba Etxebarria

Joseba Etxebarria

Joseba Etxebarria

Joseba Etxebarria

Joseba Etxebarria

Joseba Etxebarria, 2023ko Bizkaiko Txapelketan.