Twitter Facebook Instagram

Bizkaia

Joseba Arregi 'Altzu' bertsolaria hil da

2020/06/15
Atzo hil zen Berriatuko bertsolaria 86 urte zeuzkala.

Joseba Arregi 'Altzu' bertsolaria hil zen atzo 86 urte zeuzkala. 17 urterekin hasi zen bertsotan, eta 1989an utzi zion plazan kantatzeari.

60. hamarkadan, gerra osteko txapelketen lehenengo boladan, hiru aldiz hartu zuen parte Arregik Bizkaiko Txapelketan eta hiruretan iritsi zen finalera. Horrez gain, Txapelketa Nagusian ere hartu zuen parte birritan.

Bertsotako kantu lagunik ohikoenak Mugartegi eta Azpillaga izan zituen.

Informazio gehiago hemen.

Arregiren hileta eguaztenean izango da, 19:00etan, Berriatuko San Pedro elizan.