Jose Antonio Gonzalez "Urrusti" bertsolaria hil da

2015/03/12
Jose Antonio Gonzalez "Urrusti" gatikarra, atzo, martxoak 11, hil zen.

Jose Antonio Gonzalez "Urrusti" bertsolari gatikarra hil zen atzo, 63 urte zituela.

80. hamarkadan auzo eta herri askotan jardun zuen bertsotan Urrustik, eta sasoi berean Txapelketetan ere parte hartu zuen. Garai bateko Taket, Larrauriko Kiputze eta Birleko Tratantea bertsolari/testulariak eta aro modernoko bertsolarien arteko zubi lana egin zuen. Tartean Lopategi, Jon Azpillaga eta Xabier Amurizarekin kantatzeko aukera ere izan zuen.

Hileta elizkizuna, martxoaren 12an, 19:00etan, Gatikan.