Jon Lopategiri omenaldi bazkaria

2014/09/23
Garai baten "Kanpantxukadatan" parte hartzen zuten bertsolari gazte eta bertsozaleak batu ziren Gernika-Lumon Jon Lopategi maisuari omenaldi txiki bat egiteko.

Bertsolaritza eskoletan lantzen zuten ikasleak, bertso eskoletan parte hartzen zutenak, bat-bateko bertsogintzan pausuak ematen ari zirenak, zein hasi berriak zirenak batzen zituen Jon Lopategik Gernika-Lumoko Kanpantxu auzoan. Herrian hasieran eta baserrian gero, Bizkaiko bertsolari gazteek aisialdia eta bertsoa lotu zituzten.

Irailaren 13an Jon Lopategiri omenaldia egiteko batu ziren orduan Kanpantxukadatan parte hartzen zuten asko, bertsotan kantari direnak, izan direnak edo bertsoaren inguruan dabiltzanak.

Belaunaldi askotako jendea elkartu zen eta bazkal osteko kantu eta kontuen ostean Jon Lopategik abestu zuen bertsoa dakargu hona: