Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Jon Azpillaga bertsolaria hil da

2017/02/02
Gaur goizean hil da 81 urterekin; azken agurra bihar izango da, 19:00etan, Mutrikun.

Gaur goizean eman du azken arnasa Jon Azpillaga bertsolariak. 81 urte zeuzkala hil da.

Bertso munduari asko emandako pertsona izan da Jon. 1960an, 1962an, 1980an eta 1982an Txapelketa Nagusietan finalista izan zen. 1961ean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren txapeldun, ere bai.

Azken agurra bihar emango diote Jon Azpillagari, 19:00etan, Mutrikun.

Jon Azpillagari buruzko informazioa osoa: http://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/-Jon-Azpillaga