Bizkaia

Jokin Ansotegik irabazi du Bizkaiko eskolarteko lehenengo kanporaketa

2022/05/09
Gaur jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren lehenengo kanporaketa; guztira zazpi gazte oholtzaratu dira Gernika-Lumon jokatu den saioan.

Martxan dago Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketa. Gaur jokatu da lehenengo kanporaketa Gernika-Lumon, eta zazpi gaztek parte hartu dute bertan. Puntu gehien batu dituena Jokin Ansotegi izan da.

2022-05-09 Eskolartekoa. Gernika-Lumo

Hauek izan dira zazpi parte hartzaileak:

  • Abodi Del Val
  • Anitz Arronategi
  • Enetz Martitegi
  • Garazi Undabarrena
  • Intza Basabe
  • Jokin Ansotegi
  • Markel Uriagereka


Gai-emaile lanetan Ander Elortegi aritu da, eta epaileak Ainhoa Arregi, Beñat Romero eta Iñaki Aurrekoetxea izan dira. Idazkaria Idoia Anzorandia izan da.

2022-05-09 Eskolartekoa. Gernika-Lumo

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak hiru kanporaketa izango ditu. Ondorengoak dira hurrengo bi kanporaketak:

  • Maiatzak 16, 17:00etan, Bilbon, Euskararen Etxean
  • Maiatzak 18, 17.00etan, Durangon, Kurutziaga Ikastolan

2022-05-09 Eskolartekoa. Gernika-Lumo

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 28an jokatuko da Larrabetzuko eskolan. Egun osoko jaia antolatu dugu egun honetarako. Goizean Bizkaiko eskolarteko idatzizko txapelketaren finala izango da, bat-bateko finala gero, bazkaria eta Bizkaiko taldekako bertsolari txapelketaren finalaurrekoak eta finala ondoren. Bazkarirako txartelak bertsosarrerak.eus atarian dituzue eskuragarri.