Twitter Facebook Instagram

Bizkaia

Janire Arrizabalagak irabazi du Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa

2021/05/29
Igorren jokatu da gaur Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa; idatzizko txapelketako sariak ere banatu dira.

Gaur goizean jokatu da Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko sariketaren finala, Igorreko Lasarte aretoan. Aurten ere, Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatu dugu eskolartekoa.

Hiru kanporaketa izan ditu eskolartekoak eta guztira 21 bertsolarik parte hartu dute. Horietatik zortzi  bertsolarik kantatu dute gaurko finalean:

  • Araitz Katarain Mugarza
  • Ixone Asategi Narbaiza
  • Izaro Bilbao Arostegi
  • Janire Arrizabalaga Munduate
  • Jokin Ansotegi Vallejo de Olejua
  • June Diaz Franco
  • Maialen Lago Iturriaga
  • Peio Lago Iturriaga

Agurren ostean, zortziko handiko eta txikiko ariketak egin dituzte gazteek. Hori eta gero, bakarka gai bati bertso bana bota diete. Ariketa horien ostean, June Diaz eta Janire Arrizabalaga izan dira buruz-burukora sailkatu diren bertsolari biak. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan diote atal honetan.

Azkenean, Janire Arrizabalagak batu ditu puntu gehien, eta beraz, 2021eko Bizkaiko eskolarteko txapela lortu du. Txapela Kepa Intxausti Arratiako bertsolariak ipini dio txapeldunari. Sari banaketa ekitaldian Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakariak eta Juanjo Respaldiza Ikastolen Elkarteko ordezkariak parte hartu dute.

Buruz burukoa jokatu duten bertsolari biak udazkenean jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.

Bat-bateko finalean Igor Menika aritu da aurkezle beharretan. Epai-mahaia Ander Arrienek, Iñaki Aurrekoetxeak eta Leire Etxebarriak osatu dute. Idazkari lanetan, ostera, Idoia Anzorandia ibili da.

Idatzizkoan ere, saridunak

Bat-batekoa ez ezik, idatzizko txapelketa ere egin da aurten ere Bizkaian. Gazte asko batzea ezinezkoa denez, ikastetxeetan eta bertso eskoletan egin da aurten idatzizko txapelketa. Gaur, bat-bateko saioaren ostean egin da idatzizko txapelketaren sari banaketa.

Saridunek oholtzan kantatu dituzte eurek egindako bertsoak. Hurrengoak izan dira sarituak:

2010ean jaiotakoak

  • 1. Saria: Onintza Galdos
  • 2. Saria: Aiur Areitio
  • 3. Saria: Martzelo Lekue Campos

2009an jaiotakoak:

  • 1. Saria: Beñat Enbeita
  • 2. Saria: Katalin Respaldiza
  • 3. Saria: Luka Astiz

2008an jaiotakoak:

  • 1. Saria: Naroa Iturriotz
  • 2. Saria: Andrea Capetillo
  • 3. Saria: Maddi Alberdi

2007an jaiotakoak:

  • 1. Saria: Garazi Uriarte
  • 2. Saria: Jasone Martin
  • 3. Saria: Ixone Itziar del Corte

2006-2003 urte bitartean jaiotakoak:

  • 1. Saria: Haizea Telleria
  • 2. Saria: Enetz Martitegi
  • 3. Saria: Garazi Ibarretxe