Bizkaia

Janire Arrizabalagak irabazi du Bizkaiko eskolarteko hirugarren eta azken kanporaketa

2021/05/10
Gaur jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren hirugarren eta azken kanporaketa; guztira hamar gazte oholtzaratu dira Gernika-Lumon jokatu den saioan, eta erabakita geratu da maiatzaren 29ko finala

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako azken kanporaketa jokatu da gaur Gernika-Lumon. Gaurko saioan puntu gehien batu dituen bertsolaria Janire Arrizabalaga izan da, eta beraz, finalerako txartela zuzena lortu du.

2021-05-10 Gernika. Eskolartekoa

Ondorengo hamar gazteak izan dira gaurko protagonistak:

  • Aitzol Unzueta
  • Amaiur Galdos
  • Ariane Sololuze
  • Izaro Bilbao
  • Ixone Asategi
  • Janire Arrizabalaga
  • Jokin Ansotegi
  • Naroa Jaio
  • Sara Asenjo
  • Ziara Larrinaga

Gai-emaile lanetan Xabier Enbeita aritu da eta epaimahaia Graxi Arregik, Ander Arrienek eta Alaitz Etxanobek osatu dute. Idazkari lanetan, berriz, Idoia Anzorandia aritu da.

2021-05-10 Gernika. Eskolartekoa

Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko txapelketak hiru kanporaketa izan ditu, eta puntu gehien batu dituzten zortzi bertsolari hauek izango dira, datorren maiatzaren 29an, Igorreko Lasarte Aretoan jokatuko den finalean abestuko dutenak:

  • June Diaz
  • Ander Sarriugarte
  • Janire Arrizabalaga
  • Araitz Katarain
  • Ixone Asategi
  • Izaro Bilbao
  • jokin Ansotegi
  • Peio Lago

Finalerako gonbidapenak laster eskuratu ahalko dira. Informazioa www.bertsozale.eus/bizkaia atarian jarriko dugu. Aforoa mugatua izango da eta lekuak bukatzen direnean ez da sarrerarik eskuratzeko aukerarik izango. Adi albisteei.