Twitter Facebook Instagram

Bizkaia

Izaro Bilbaok irabazi du Bizkaiko eskolarteko hirugarren kanporaketa

2020/10/09
Gaur jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren hirugarren eta azken kanporaketa; guztira zazpi gazte oholtzaratu dira Bilbon jokatu den saioan, eta erabakita geratu da urriaren 17ko finala

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako azken kanporaketa jokatu da gaur Bilbon. Gaurko saioan puntu gehien batu dituen bertsolaria Izaro Bilbao izan da, eta beraz, finalerako txartela zuzena lortu du.

2020-10-09 Eskolartekoa Bilbo

Ondorengo zazpi gazteak izan dira gaurko protagonistak:

  • Izaro Bilbao
  • Olaia Cancelo
  • Gari Morgado
  • Koldo Villanueva
  • Amaiur Atxa
  • Oier Mendiolagoitia
  • Unai Intxausti

Gai-emaile lanetan Iñaki Iturriotz aritu da eta epaimahaia Leire Etxebarriak, Ander Arrienek eta Iñaki Aurrekoetxeak osatu dute. Idazkari lanetan, berriz, Idoia Anzorandia aritu da.

2020-10-09 Eskolartekoa Bilbo

Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko txapelketak hiru kanporaketa izan ditu, eta puntu gehien batu dituzten zortzi bertsolari hauek izango dira, datorren urriaren 17an, Arrigorriagako Lonbo Aretoan jokatuko den finalean abestuko dutenak:

  • Irune Basagoiti
  • Maider Altuna
  • Izaro Bilbao
  • Leire Vargas
  • Amaiur Atxa
  • June Diaz
  • Sara Asenjo
  • Jokin Ansotegi

Finalerako gonbidapenak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ahal izango dira. Aforoa mugatua izango da eta lekuak bukatzen direnean ez da sarrerarik eskuratzeko aukerarik izango.