Bizkaia

Irune Basagoitik irabazi du Bizkaiko eskolarteko lehenengo kanporaketa

2020/10/06
Gaur jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren lehenengo kanporaketa; guztira hamar gazte oholtzaratu dira Gernika-lumon jokatu den saioan.

Martxan dago Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketa. Gaur jokatu da lehenengo kanporaketa Gernika-Lumon, eta hamar gaztetxok hartu dute parte bertan. Puntu gehien batu dituena Irune Basagoiti izan da.

2020-10-06 Eskolartekoa Gernika

Hauek izan dira hamar parte hartzaileak:

  • Janire Arrizabalaga
  • Jokin Ansotegi
  • Aitzol Unzueta
  • Malen Aretxaga
  • Jare Torralba
  • June Díaz
  • Oier Errementeria
  • Urko Iurrebaso
  • Izaro Mazo
  • Irune Basagoiti

Gai-emaile lanetan Xabier Enbeita aritu da, eta epaileak Leire Etxebarria, Iñaki Aurrekoetxea eta Ander Arrien izan dira. Idazkaria Idoia Anzorandia izan da.

2020-10-06 Eskolartekoa Gernika

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak hiru kanporaketa izango ditu. Ondorengoak dira hurrengo bi kanporaketak:

  • Urriak 7, 17:00etan, Durangoko Kurutziaga ikastolan
  • Urriak 9, 17:00etan Bilboko Euskararen Etxean

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala urriaren 17an jokatuko da Arrigorriagako Lonbo Aretoan.