Iradi Barrenetxeak irabazi du Bizkaiko eskolarteko bigarren kanporaketa
Martxa onean jarraitzen du Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketak. Atzo jokatu zen bigarren kanporaketa Durangoko Kurutziaga ikastolan eta hamar gaztetxok parte hartu zuten bertan. Saioa bizi eta bertso ederrez josia joan zen. Puntu gehien batu zituena, eta beraz, finalerako txartel zuzena lortu zuena Iradi Barrenetxea izan da.

Hauek izan ziren atzoko Durangoko saioko hamar parte hartzaileak:

Saioak atal bi izan zituen. Lehengo ataleko ariketak eginda, ondorengoak sailkatu ziren bigarren atalera:
- Iradi Barrenetxea
- Izaro Pagaldai
- Malen Ibarzabal
- Maren Armendia
Gai-emaile lanetan Xabier Irakulis aritu zen, eta epaileak Ainhoa Arregi, Ander Arrien eta Juanjo Respaldiza izan ziren. Idazkaria Igor Menika izan zen.
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak lau kanporaketa izango ditu, atzokoa bigarrena izan zen. Hurrengo saio biak datorren astean jokatuko dira:
- Maiatzak 4, 17:00etan, Muxikan, Ariatzako eskolan.
- Maiatzak 6, 17:00etan, Igorren, Lasarte aretoan.
Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko lau bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 30ean jokatuko da Aulestiko frontoian. Goizeko 10:00etan nagusien eskolarteko idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo dio bat-bateko finaleko zortzikoteak.