Twitter Facebook Instagram

Bizkaia

Durangaldeak irabazi du XXVII. BBK Sariketako bigarren finalaurrekoa

2019/03/28
Sopelako Ander Deuna ikastolan izan da gaur BBK sariketako bigarren eta azken finalaurrekoa, Uribe Kosta eta Durangaldea taldeen artean. Durangaldea taldea sailkatu da finalera, eta beraz, erabakita geratu da apirilaren 3ko finala.

Sopelan jokatu da aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketako azken finalaurrekoa Uribe Kosta eta Durangaldea taldeen artean. Uribe Kostak 391 puntu batu ditu, eta Durangaldeak 403, beraz, Durangaldea sailkatu da finalera. 

Finala, apirilaren 3an izango da, atzoko saioa irabazi zuen Hego Uribe eta gaurko finalaurrekoa irabazi duen Durangaldearen artean.

Gaurkoan Sopelako Ander Deuna ikastolako ikasleek osatu dute publikoa eta oso giro ona egon da saioan zehar.

 Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:

  • 18 urtera artekoetan:
    • Uribe Kostatik: Oihan Diaz, Mikel Arrate eta Peru Irastorza
    • Durangaldetik: Irune Basagoiti, Ander Sarriugarte eta Bittor Altube
    2019-03-28 BBK Sopela
  • 24 urtera artekoetan:
    • Uribe Kostatik: Aritz Landeta, Kerman Diaz eta Paule Loizaga
    • Durangaldetik: Gorka Pagonabarraga, Aitor Bizkarra eta Peio Azkarate
    2019-03-28 BBK Sopela

Gaurko saioko aurkezlea Xabier Irakulis izan da eta epaimahaia Miriam Juaristi, Jose Garaizabal eta Beñat Vidalek osatu dute. Idazkari beharra Ione Narbaizak egin du.

BBK sariketaren finala apirilaren 3an izango da BBK Salan 18:00etan Hego Uribe eta Uribe Kosta taldeen artean.