Iñaki Sarriugarte hil da
2025/07/07
Bertsolaritzaren sustapenean beharrean aritu da Sarriugarte urte luzez; bihar egingo diote agurra Galdakaon.
1953an jaio zen Bilbon Iñaki Sarriugarte Irigoien eta uztailaren 6an joan da, urte guzti horietan bertsolaritzaren aldeko lan itzela egin ostean.
Hainbat esparrutan aritu izan da: Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketetan gai-jartzaile beharretan ibilitakoa da, baita Txapelketa Nagusian ere. Epaile lanetan ere aritu izan da, txapelketetan zein bertso paper lehiaketetan. Eta zer esanik ez, bertsoa sustatzeko han eta hemen egindako lan handia.
Azken agurra etzi, uztailak 9, egingo diote Galdakaoko Santa Maria eleiz parrokian, 19:00etan.