Ikasturtea borobiltzeko topaketak eta irakasle taldearen agurra

2020/06/18
Ikasturte amaiera berezia honetan, topaketak on-line egin behar izan ditugu, eta ikasleak aurrez aurrez ezin izan ditugunez agurtu, bideo txiki bat sortu dugu.

Bertsolaritza ikasleek ikasturtean zehar landutako erakusteko aukera ona izaten dira ikasturte amaierako bertso topaketak. Aurten ohiko formatuan egiterik izan ez badugu ere, ez dugu ikasturtea topaketa barik amaitu gura izan, eta hainbat herritan egin dira topaketa birtualak, besteak beste, Zornotza, Balmaseda, Uribe-Kosta, Erandio, Txorierri, Basauri, Durango, Ondarroa, Muskiz, Gernika-Lumo, Enkarterri eta Galdakao.

2020-06-03 txorierriko topaketa

Topaketa bakoitza desberdina izan da, baina denetan izan ditugu bertsolariak, kantaldia eta ikasleen parte hartzea.

2020-05 Zornotzako topaketa

Horrez gain, bertsolaritza irakasleek ez dute aukerarik izan ikasleak ikasgeletan agurtzeko, eta horregatik grabatu bideo alai hau, gozatu!