Hego Uribe ere finalaurrekoetara BBK Sariketan

2016/03/01
Hego Uribek eta Lea-Artibaik jokatu dute BBK Sariketako azken finalaurrekoa gaur goizean Markina-Xemeinen; erabakita geratu dira finalaurrekoak.

Bertsolari gazteen BBK sariketaren laugarren eta azken kanporaketa jokatu dute gaur Hego Uribeko eta Lea-Artibaiko taldeek Markina-Xemeingo Lea Artibai ikastetxean. Irabazlea, Hego Uribe taldea izan da 427 puntugaz; Lea-Artibaik 410,5 puntu lortu ditu. Horrela, erabakita geratu dira finalaurrekoak.

18 urtera artekoetan, Hego Uribeko taldean, Ander Anakabe Lekue, Enare Muniategi Etxabe eta Iker Garitagoitia Astigarraga aritu dira kantuan; Lea-Artibaiko taldean, ostera, Xabi Barreña Odiaga, Beñat Molino Uribe eta Naroa Loiola Lejardi.

24 urtera artekoetan, Hego Uribeko taldean, Andere Molinuevo Martin, Markel Baroja Laita eta Peio Molinuevo Martin aritu dira; Lea-Artibaiko taldean, Igor Galartza Intxausti, Aitor Ruiz Urizar eta Aissa Intxausti Aburruza.

Gaurkoan Itxaro Juaristi ibili da aurkezle beharretan. Epaimahaia Alaitz Etxanobe Bereziartuak, Juanjo Respaldiza Ozaetak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Maddi Ibaibarriaga Zubikarai aritu da.

Kanporaketa irabazita, hurrengo fasera pasatuko da Hego Uribe taldea, eta martxoaren 8an Zallan jokatuko den finalaurrekoan parte hartuko du.

Horrela, erabakita geratu dira finalaurrekoak. Hurrengoak izango dira saioak:

Martxoaren 2an, Arratzun, 10:45ean, Busturialdea eta Durangaldea.

Martxoaren 8an, Zallan, 10:00etan, Uribe Kosta-Hego Uribe.