Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Hego Uribe bertsoz jantzi du zortzi puntutan egitasmoak

2016/03/07
Joseba Barandiaran Anduezak jantzi du eskualdeko txapela; 17 bertsolarik parte hartu dute egun osoko festan.

Martxoaren 5ean ospatu zuten Bilbon Hego Uribeko Zortzi Puntutan egitasmoa. Eskualdeko 17 bertsolarik parte hartu zuten goizetik gauera egin ziren hiru saiotan.

Goizean, Kalderapekon elkartu ziren 17 bertsolari; bazkalostean, Kafe Antzokian kantatu zuten 10 lagunek; eta iluntzean, 7 Katu gaztetxean egin zuten finala.

Sei bertsolarik kantatu zuten finalean: Axier Goñik, Iker Garitagoitiak, Irati Erkiziak, Joseba Barandiaranek, Oihana Bartrak eta Txaber Ormazabalek. Joseba Barandiaranek jantzi zuen txapela.

Argazkiak: Axier Goñi