Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Gu ere bertsotan, astean ordu bat bertsolaritzarekin jolasean

2013/09/26
Ahozko komunikazio gaitasuna sormenaren bidez lantzea eta hobetzea du helburu egitasmoak, ikasleen parte hartzea bultzatuz azken hamarkadetan irakaskuntzaren erronka nagusienetakoari erantzunez.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Gu ere bertsotan proiektua jarri du martxan Bizkaia osoko ehun ikastetxetan. besteak beste, Bilbo, Aulesti, Balmaseda, Erandio, Abanto Zierbena, Berriatua Basauri, Muskiz, Lekeitio, Santurtzi, Arratiako ikastetxeak, Galdakao, Ugao, Zaratamo, Barakaldo, Etxebarri, Abadiño, Leioa eta Zornotzako udalak zein Enkarterri eta Txorierriko mankomunitateak dira proiektuan parte hartzen dutenak. Urrian hasi eta maiatzera arte iraungo du ikasturteak eta lau mila ikaslek parte hartuko dute. Urteetako lanak ematen duen esperientzia lagun, hobetuz eta sendotuz doan proiektu honek oso harrera ona izaten du urtero gaztetxoen eta baita irakasleen artean ere.

Urrian hasi eta maiatzera arte, astero ordu batez, bertsolaritzako irakasle bat hurbilduko da gelara. Hamabi sekuentzia didaktiko berritan banatutako bertso liburua eskuartean, euskara, kultura, musika eta trebetasun pertsonal eta sozialak (jendeaurrekotasuna, autoestimua, elkarkidetza...) landuko dituzte ikasleek. Aurten, gainera, lau urterik behin ospatzen den Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketari Nagusiari ere jarraipena egingo zaio gelan.

Urrian hasi eta maiatzera arte iraungo du ikasturteak eta hiru mila eta bostehun ikaslek parte hartuko dute. Urteetako lanak ematen duen esperientzia lagun, hobetuz eta sendotuz doan proiektu honek oso harrera ona izaten du urtero gaztetxoen eta baita irakasleen artean ere.

IRRATI ESATARI ETA KANTARI

 

Klaseko eguneroko lanaz gain, hainbat jarduera osagarri ere izaten dituzte ikasleek ikasturtean zehar. Irrati saioa prestatzen dute ikasleek. Bizkaia Irratiarekin lankidetzan Zortziko Txikia irrati saioa grabatzen da, astero astero, urtarrilean hasi eta maiatzera bitartean. Ikastetxe bakoitzak aste batean parte hartzen du, gelan egindako lana uhinen bidez zabalduz. Bertso Kantaldiak ere antolatzen dira. Gitarra jolearen laguntzarekin, kurtso hasieratik ikasitako bertso eta kantak abesten dituzte.

kurtso hasiera