Bizkaia

Gorka Pagonabarraga Bizkaiko eskolarteko txapeldun

2018/05/06
Bizkaiko eskolarteko idatzizko eta bat-bateko txapelketak jokatu dira gaur Balmasedan; 220 gazte inguru elkartu dira.

Bizkaiko eskolarteko bertso idatzien finala eta bat-bateko sariketaren finala jokatu dira gaur goizean Balmasedan, 18 urtetik beherakoen bertso sariketak. Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatutako ekimena da eskolartekoa.

Goizean, 10:00etan hasi da bertso idatzien finala. 200 gaztetik gora elkartu dira Balmasedako frontoian. LH5etik batxilergora arte, mailaka jokatzen da idatzizkoa [saridunak, behean].

Ostean, bat-bateko finala jokatu da 11:30ean Klaret Antzokian. Aurten 35 parte hartzaile egon dira bat-bateko txapelketan eta lau kanporaketa jokatu dira. Horietatik zortzi heldu dira finalera, hauek:

  • Amaiur Atxa
  • Ander Sarriugarte
  • Bittor Altube
  • Gorka Pagonabarraga
  • Iruri Altzerreka
  • Maddi Egiguren
  • Maite Sarasola
  • Peru Irastorza

Zortziko handian eta txikian ofiziotan egin dute gazteek, eta ostean, bakarka gaiari erantzun. Ariketa horiek egin ostean, Gorka Pagonabarraga eta Iruri Altzerreka izan dira buruz-burukora sailkatu diren bertsolari biak. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan dute atal honetan.

Buruz burukoa jokatu ostean, Gorka Pagonabarragak batu ditu puntu gehien, eta beraz, 2018ko Bizkaiko eskolarteko txapela lortu du. Txapela Miren Amuriza Plaza bertsolariak ipini dio txapeldunari.

Buruz burukoa jokatu duten bertsolari biak, ekainaren 9an Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.

Bat-bateko finalean aurkezle beharretan Oier Iturralde Fernandez ‘Atano’ aritu da. Epaimahaia, ostera, Beñat Romero Maguregik, Josu Telleria Uriartek eta Leire Etxebarria Gazteluk osatu dute.

Sari banaketa

Eguerdian sai banaketa ekitaldia egin da Klaret Antzokian bertan. Ekitaldian hurrengoek parte hartu dute:

  • Asier Ibaibarriaga Apoita Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria
  • Josune Bañales Ikastolen Elkarteko Bizkaiko lehendakaria
  • Alvaro Parro Betanzos Balmasedako alkatea

Txapeldunari Miren Amuriza Plaza bertsolariak jantzi dio txapela.

Goizeko egitaraua amaituta, orain bazkaria egongo da frontoian, eta arratsaldean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko sailkapen saioa jokatuko da Balmasedan bertan, Klaret Antzokian.

 

Idatzizko sariketako saridunak:

LH 5

  1. Saria: Mariñe Elejaga. Betiko ikastola. Getxo.
  2. Saria: Belate Bermeosolo. Bihotz gaztea. Santurtzi.
  3. Saria: Izarra Olabe Kareaga. Berakruz. Markina-Xemein.

LH 6

  1. Saria: Arai Etxebarria. San Nikolas ikastola. Getxo.
  2. Saria: Maren Garai. Maristak ikastetxea. Zalla.
  3. Saria: Haizea Barturen Aginako. San Nikolas ikastola. Getxo.

DBH1

  1. Saria: June Aizpuru Amilburu. Arrigorriaga BHI. Arrigorriaga.
  2. Saria: June Diaz. San Nicolas ikastola. Algorta.
  3. Saria: Iraia Reverte. Eleizalde ikastola. Bermeo.

DBH2

  1. Saria: Izaro Bilbao Arostegi. Larramendi ikastola. Mungia.
  2. Saria: Izaro Mazo Zuloaga. Arratia BHI. Areatza.
  3. Saria: Begotxu Garibi. San Jose Jesuita. Durango.

DBH3-DBH4-Batxilergoa

  1. Saria: Oihan Diaz. San Nikolas ikastola. Algorta.
  2. Saria: Irune Basagoiti. Ermua BHI. Ermua.
  3. Saria: Maider Altuna Urbina. Arrigorriaga BHI. Arrigorriaga.