Bizkaia

Gazteen udazkeneko bertso plana azaroren 14tik 15era izango da eta zabalik dago izen-ematea

2025/10/27
Elkarrekin egoteko eta ikasteko aukera izango dugu azaroaren 14tik 15era, Gorozikan. Izen ematea azaroaren 3ra arte dago zabalik.

Bertso-eskoletako gazteen arteko harremanak sendotzea izaten da Elkartearen helburuetako bat eta, oraingoan ere, helburu horrekin elkartuko gara. Ekimen hau Bertsolari gazteen taldekako BBK sariketarekin lotuta dago.

Egonaldia 2007-2010 urteen artean jaiotako gazteei zuzenduta dago. Gorozikako aterpetxean elkartuko gara barikuan 17:30ean eta Bermeon amaituko dugu zapatuan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoaren ostean.

Izen-emate epea zabalik dago eta webgune honen bitartez egin beharko da. Prezioa 25€ da. Aforoa mugatua izango da eta parte hartzaileen zerrenda osatzeko izen-ematearen ordena, eskualdeen arteko oreka eta generoa hartuko dira kontuan. Gazteek azaroaren 3a baino lehen eman beharko dute izena.

BARNETEGIAN IZENA EMATEKO FORMULARIOA

Egun berezi honetan bertso munduan sakontzeko aukera izango dugu, bertso eskoletan egiten dugun ohiko jardunetik haragoko pausu bat ematekoa. Egun ederra antolatu dugu denok batera egoteko: bertso eskola, ikastaroa, bertso-paseoa eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa.


Eraman beharrekoa:

  • Lotarako zakua
  • Aldatzeko arropa
  • Osakidetzako txartela

 

Ordainketa egiteko:

  • BBK: ES15 2095 0036 62 5060246189
  • Laboral Kutxa: ES43 3035 0042 95 0420011426
  • Zenbatekoa: 25€
  • Kontzeptuan zehaztu, mesedez: barnetegia + parte-hartzailearen izen-abizenak.