Gazteen neguko bertso plana antolatu dugu azarorako

2023/10/23
Elkarrekin egoteko eta ikasteko aukera izango dugu azaroaren 24tik 25era; izen-emate epea zabalik dago.

Bertso-eskoletako gazteen arteko harremanak sendotzea beti izan da gure helburuetako bat eta, oraingoan ere, helburu horrekin elkartuko gara. Ekimen hau Bertsolari gazteen taldekako BBK sariketarekin lotuta dago.


Azaroaren 24tik 25era egun pasa antolatu dugu 2005-2008 urteen artean jaiotako gazteentzat. Gorozikan elkartuko gara ostiralean 17:30etan eta Lemoan bukatuko dugu larunbatean Bizkaiko bertsolari txapelketako azken finalaurrekoa amaitzen denean.

Izen-emate epea zabalik dago eta webgune honen bitartez egin beharko da. Aforoa mugatua izango da eta parte hartzaileen zerrenda osatzeko izen-ematearen ordena, eskualdeen arteko oreka eta generoa hartuko dira kontuan. Gazteek azaroaren 12a baino lehen eman beharko dute izena.

BARNETEGIAN IZENA EMATEKO FORMULARIOA

Gorozikako aterpetxean elkartuko gara azaroaren 24ean 17:30ean eta azaroaren 25ean Bizkaiko txapelketako azken finalaurrekoa amaitu ostean etorriko beharko dira arduradunak gazteen bila Lemoara.

Egun berezi honetan bertso munduan sakontzeko aukera izango dugu, bertso eskoletan egiten dugun ohiko jardunetik haragoko pausu bat ematekoa. Egun ederra antolatu dugu denok batera egoteko: bertso eskola, ikastaroa,  bertso-paseoa, txapelketaren azken finalaurrekoa eta aisialdiaz gozatzeko aukera ederra izango da.

 Neguko plana 2022

Eraman beharrekoa:

  • Lotarako zakua
  • Aldatzeko arropa
  • Osakidetzako txartela

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak jarriko duena:

  • Otorduak: afaria, gosaria eta bazkaria
  • Finalaurrekoa ikusteko sarrera