Gazteen neguko bertso plana antolatu dugu abendurako

2022/11/10
Elkarrekin egoteko eta ikasteko aukera izango dugu abenduaren 2tik 3ra; izen-emate epea zabalik dago.

Abenduaren 2tik 3ra egun pasa antolatu dugu 2004-2007 urteen artean jaiotako gazteentzat. Gorozikan elkartuko gara barikuan 17:30ean eta Bilbon amaituko dugu zapatuan Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusiko azken finalaurrekoa amaitzen denean.

Egun berezi honetan bertso munduan sakontzeko aukera izango dugu, bertso eskoletan egiten dugun ohiko jardunetik haragoko pausu bat ematekoa. Egun ederra antolatu dugu denok batera egoteko: bertso eskola, bertso-paseoa, txapelketaren azken finalaurrekoa eta aisialdiaz gozatzeko aukera ederra izango da.

EMAN IZENA NEGUKO BERTSO PLANEAN!

Izen-emate epea zabalik dago, azaroaren 21era arte, eta webgune honen bitartez egin beharko da. Prezioa 25€ da. Aforoa mugatua da eta parte hartzaileen zerrenda osatzeko izen-ematearen ordena, eskualdeen arteko oreka eta generoa hartuko dira kontuan. Ordainketa, onartuen zerrenda ezagutu ondoren egin beharko da.

2022-11-10 Neguko plana

 

Eraman beharrekoa:

• Lotarako zakua
• Aldatzeko arropa
• Osakidetzako txartela

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak jarriko duena:

• Otorduak: afaria, gosaria eta bazkaria
• Finalaurrekoa ikusteko sarrera