Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Galdakao eta Usansoloko neguko uzta

2014/03/23
Eguen zuri egunean kantatutako bertsoak eta martxoaren 8ari jarriak

Udaberrian sartu garenean atzera begiratu nahi izan dugu Bizkaiko Bertsozale Elkartean, neguan ere, uzta ederra jaso baitugu. Bertso, doinu, errima eta esaldiak lagun hartuta bi ale dotorerekin gatoz oraingoan. Eguraldiak lagundu ez arren, eguna laburra izan arren, kanpoan hotza, mendietan elurra uzta bikaina batu dugu. Gogotsu aritu dira gure hezkuntza arautuko ikasleak bertso sortzen.

 Galdakaoko eta Usansolo ikasleen lana dozue ikusgai. Urte asko dira Galdakaon hezkuntza arautuan klase ematen gabiltzala. Gu ere bertsotan 1 eta Gu ere bertsotan 2 proiektuak eskaintzen ditugu bertako ikastetxe, ikastola eta bigarren hezkuntzako zentroetan. Kurtso amaieran topaketa arrakastatsu bat ere izaten da eta bertako bertso eskolarekin hartueman eta lankidetza handia dago.

 Usansoloko Unkina ikastetxeko ikasleek zer eskatu badutela argi ikusten da bideo honetan:

Aperribaiko ikastetxeko ikasleek martxoaren zortzia gaitzat hartuta, hona hemen ze bertso politak egin zituzten: Martxoaren 8a: Gora Euskal Herriko emakumeak!