Bizkaia

Gai-jartzailetza eta epailetza ikastaroak eskainiko ditugu urtarrilean

2019/01/09
Urtarrilaren 22an eta 29an izango dira ikastaroak Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Durangoko egoitzan.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak gai-jartzailetza eta epailetza ikastaroak antolatu ditu urtarrilean. Ikastaroan gai-jartzailetza edo epailetza interesatzen zaion edonorentzako egongo da zabalik.

Gai-jartzailetza ikastaroa urtarrilaren 22an eskainiko da 18:00etatik 20:00etara. Maite Berriozabal Berrizbeitia gai-jartzailea izango da gidaria.

Epailetza, ostera, urtarrilaren 28an izango da ordu berean, 18:00etatik 20:00etara. Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa epailea izango da ikastaro honetan gidaria.

Izena emateko bideak

Elkartera idatzita edo deituta eman daiteke izena ikastaroetan: bizkaia@bertsozale.eus helbidera idatzita edo 94 6812711ra deituta. Ikastaro bakoitza baino egun bi lehenagora arte eman ahal izango da izena. Biak dira doakoak.

Izen ematearen arabera, ikastaro gehiago edo leku gehiagotan egon daitezke.