Bizkaia

Gai-jartzailetza eta epailetza ikastaro laburrak; izen ematea zabalik

2024/03/04
Martxoaren 20an izango dira ikastaroak Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Durangoko egoitzan.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak gai-jartzailetza eta epailetza ikastaro laburrak antolatu ditu. Saio biak izango dira martxoaren 20an, bata bestearen atzetik, eta aukera egongo da saio bakarrean edota bietan parte hartzeko.

Ikastaroak gai-jartzailetza edota epailetza interesatzen zaion edonorentzako dira.

 

Izena emateko bideak

  • Elkartera idatzita edo deituta eman daiteke izena ikastaroetan: bizkaia@bertsozale.eus helbidera idatzita edo 94 6812711ra deituta.
  • Sioak doakoak izango dira
  • Izena emateko azken eguna: martxoak 18