Twitter ikonoa fb

Bizkaia

"Euskara Piztuz" Barakaldoko topaketak 1.000 ume inguru batu ditu

2015/05/06
Barakaldoko herriko plaza umez bete da gaur goizean egindako Topaketan. "Euskara Piztuz" topaketak bertsolariak, gitarra jolea, abesti zahar eta berriak ekarri ditu herriko plazara.

Euskara Piztuz ekimenaren baitan kantua, bertsoa eta euskara batu dira gaur goizean Barakaldoko plazan. 15 ikastetxetako 1.000 umetik gora batu dira kantuan Unai Ormatxea Zenikazelaiaren gidaritzapean.

Barakaldoko Topaketa 2015-05-06Musika eta bertsoz osatutako topaketa izan da, gaurkoa ere. Gaztetxoek ikastetxean landutakoa ekarri dute kalera, eta goizean Barakaldon ibili denak ere izan du gaztekin batera musikaz eta bertsoetaz gozatzeko aukera.

Ikastetxean landutako bertso sortak eta kantuak abesteko Aitor Agirre Gimenez gitarra jolearen laguntza izan dute gaztetxoek. Horrez gain, bapatean aritu dira Idoia Anzorandia Kareaga eta Unai Ormaetxea Zenikazelaia bertsolariak. 

Barakaldoko Topaketa 2015-05-06

Hurrengo topaketa, maiatzaren 11n izango da Balmasedan.