Bizkaia

Etxahun Lekuek eta Joseba Etxebarriak Korrikaren lekukoa hartuko dute gaur Bilbon

2017/04/06
Bertsozale Elkartea buru belarri ari da Korrikan: Bertso Korrika, ikastetxeetako lanketa eta gaur Korrikaren lekukoa hartuko du, 19:54an, Bilbon

Urte birik behineko zita garrantzitsua heldu da aurten ere, eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteak gogoz ekin dio Korrikari.

 

LEKUKOA

Gaur, 19:54an, Korrikaren lekukoa eramango dute Elkartearen izenean Etxahun Lekue Bizkaiko Bertsolari Txapeldunak eta Joseba Etxebarriak, urteetan zuzendaritza kide eta talde antolatzaileko kide izan denak. Zatoz gurekin korrika egitera

  • 1833km-a, 19:54an, Bilboko Kale Nagusia eta Astarloa kaleek bat egiten duten gunea.

 

KORRIKA IKASTETXEETAN

Ikastetxeetako bertsolaritza klaseetan ere landu dute irakasleek Korrika. Herriz herri eta ikastetxez ikastetxe. Hemen adibide bi.

Korrikaren hasieran, Otxandioko ikasleek lan bikaina egin zuten hasiera ekitaldian

Santutziko Bihotz Gaztea ikastola eta Serantes HLHI-ko ikasleen bertsoak ere ekarri ditugu hona.

 2017-04-06 Korrika

2017-04-06 Korrika

 

BERTSO KORRIKA

Horrez gain, Bizkaia osoan zehar dozena bat Bertso Korrika saio egin dira, bai bertso saio didaktikoak euskaltegietan, eta baita bertso saioak herrietan ere.

 

Batzuk