Etazetak taldea nagusitu da BBK Sariketako Igorreko saioa

2025/11/05
33. Bertsolari Gazteen BBK Sariketako bigarren saioa jokatu da Igorren. Gernika-Lumoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da Eztazetak taldea

Gaur jokatu da Bertsolari Gazteen 33. BBK Sariketako bigarren saioa, Igorreko Arratiako institutuan. Etazetak eta Baldarrak taldeek hartu dute parte, eta lehenengo taldea sailkatu da azaroaren 18an jokatuko den Gernika-Lumoko finalaurrekora. Ondorengo bertsolariak aritu dira kantuan:

Etazetak:

  • Ekhi Zuluaga
  • Emile Zabala

Baldarrak:

  • Amaiur Betanzos
  • Beñat Enbeita
  • Eider Fernandez

2025-11-05 Bertsolari gazteen. Igorre

Gaurko saioko aurkezlea Etxahun Lekue Etxebarria izan da eta epaimahaia Beñat Romero Maguregik, Juanjo Respaldiza Ozaetak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharra, berriz, Igor Menika Bengoetxeak egin du.

Bertsolari Gazteen Sariketako hurrengo saioa datorren astelehenean jokatuko da, Zallako Mimetiz eskolan 10:00etan.