Bizkaia

"Etazetak" eta "Zerobi" taldeak sailkatu dira Bertsolari Gazteen XXXIII. BBK Sariketako finalera

2025/11/18
Mungiako Mugire Txokoan izan ziren atzo arratsaldean bertsolari gazteen BBK sariketako lehenengo finalaurrekoak.

 

Bertsolari Gazteen BBK Sariketako lehenengo finalaurrekoak jokatu ziren atzo arratsaldean Mungian. A multzokoen finalaurrekoa izan zen lehenengo, 18 urte artekoena, eta B multzokoena gero, hau da, 25 urte arteko gazteena. Atzoko saioak, beraz:

  • A multzotik “Ari garela, ari garela” eta “Etazetak” taldeak aritu ziren kantuan.
  • B multzotik “Maiixo” eta “Zerobi” bikoteak aritu dira kantuan.

Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:

  • 18 urtera artekoetan:
    • Ari garela, ari garela: Maddi Aurtenetxe, Naroa Iturriotz eta Uxue Solabarria.
    • Etazetak: Emile Zabala, Ekhi Zuluaga eta Aiala Irurtia.
  • 25 urtera artekoetan:
    • Maiixo: Ixone Asategi eta Maite Sarasola
    • Zerobi: Irune Basagoiti eta Maider Altuna

Gazteenetan Etazetak taldeak batu zituen puntu gehien, eta nagusietan Zerobi taldeak. Beraz, talde bi hauek abenduaren 4ko finalera sailkatu dira.

Mungiako saioko aurkezlea Jone Larrinaga Dañobeitia izan da eta epaimahaia Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Beñat Romero Maguregik eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharra Igor Menika Bengoetxeak egin du.

Atzo irabazi zuten taldeak abenduaren 4an Zornotzako Zelaieta zentroan jokatuko den finalerako sailkatu dira. Finalean kantatuko duten beste bi taldeak bihar Gernika-Lumoko Elai-alai aretoan jokatuko den finalaurrekotik aterako dira. Saioa 18:00etan izango da. Sarrera librea eta doakoa da.