Eskolarteko finalera joateko autobusa egongo da Durangotik

2018/05/25
Ekainaren 9an Saran jokatuko den eskolarteko finalaz gozatzera joateko autobusa antolatu dugu; 8:00etan irtengo da Durangotik.

Euskal Herriko Eskolarteko finala jokatuko da Saran ekainaren 9an. Bertara joateko autobusa antolatu du Durangotik Bizkaiko Bertsozale Elkarteak.

Autobusa 8:00etan izango da Durangoko Olleria kaleko autobus geltokitik, eta 19:00etan aterako da bueltan Saratik.

Autobusean izena emateko  www.bertsosarrerak.eus atarian eskura daiteke txartela. Azken eguna ekainaren 5a izango da.

Finalari buruzko xehetasun guztiak eskolartekoari buruzko albistean topatuko dituzue.