Bizkaia

"Errima ehiztariak" eta "Izaron hautsak" taldeak sailkatu dira XXXI.BBK Sariketako finalera

2023/11/22
Mungiako Mugire Txokoan izan dira gaur BBK sariketako azken finalaurrekoak. A multzoko "Zallako Anitzak" eta "Errima ehiztariak" taldeak eta B multzoko "Izaron hautsak", "Ba...Learen bertsoak" eta "Kristiñauen Justozieruek" taldeak aritu dira kantuan. Errima ehiztariak eta Izaron hautsak taldeak sailkatu dira finalera

Bertsolari Gazteen BBK Sariketako azken finalaurrekoak jokatu dira gaur Mungian. Errima ehiztariak eta Izaron hautsak taldeek batu dituzte puntu gehien, eta beraz, finalera sailkatu dira.

Mugire Txokoan jokatu da saioa eta oso giro onean joan da.

2023-11-22 BBK Mungia

Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:

• 18 urtera artekoetan:

• Zallako Anitzak: Naia Martin, Nahia Ruiz De Arbulo eta Aimar Marcos

• Errima ehiztariak: Haizea Telleria, Enara Gallastegi eta Naroa Jaio

• 24 urtera artekoetan:

• Izaron hautsak: Izaro Bilbao, Janire Arrizabalaga eta Jokin Arriola

• Ba...Learen bertsoak: Sara Asenjo, Garazi Navarro eta Kelmene Abaitua

• Kristiñauen Justozieruek: Igor Galarza, Bittor Altube eta Ander Elorriaga

Gaurko saioko aurkezlea Jone Larrinaga izan da eta epaimahaia Ander Arrienek, Miriam Juaristik eta Juanjo Respaldizak osatu dute. Idazkari beharra Ander Elortegik egin du.

2023-11-22 BBK Mungia

BBK sariketaren finala azaroaren 29an izango da, BBK Salan, 18:00etan. 18 urte artekoetan Sagutxo kaskarinak eta Errima ehiztariak taldeek kantatuko dute eta nagusietan Pello Joxepak eta Izaron hautsak taldeak izango dira oholtza gainean.