Enkarterrikoa izan da ikasturte honetako lehenengo bertso topaketa

2017/03/30
Zallako zine antzokian 300 gaztetxo inguru batu dira, Enkarterriko topaketan; aurtengo lehenengo bertso topaketa izan da.

Bertso giro ederrean elkartu dira gaur goizean Zallako Zine antzokian Mimetiz HLHI eskola, IES Zalla BHI institutua, San Viator ikastetxea, Jose Sierra HLHI eta Ander Larena HLHI ikastetxeetako gaztetxoak, Peru Vidal Gurrutxaga eta Aitor Arrutia Azkuetaren zuzendaritzapean.

2017-03-30 Zalla topaketa

Musika eta bertsoz osatutako topaketa izan da. Gaztetxoek ikastetxean landutakoa ekarri dute jendaurrera eta Paule Loizaga Legarra eta Inazio Vidal Gurrutxa bertsolariak aritu dira bat-batean bertsotan. 

2017-03-30 Zalla topaketa

Eire Larrea gitarra jolearen laguntzagaz areto osoak abestu ditu kantu zahar eta berriak.

2017-03-30 Zalla topaketa

Topaketa hau izan da ikasturteko lehenengoa. Hurrengoa, bihar bertan izango da Balmasedan.