Bizkaia

Elorrion izan da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren azken kanporaketa

2015/05/22
Gaurko saioko irabazlea Igor Galartza Intxausti izan da, eta erabakita geratu da ekainaren 6an Igorren izango den finala.

Zazpi gaztek hartu dute parte Eskolarteko Txapelketaren laugarren, eta aurtengoz azken, kanporaketan. Laugarren saioko irabazlea, eta gaurko saioan finalerako txartel zuzena lortu duen bertsolaria, Igor Galartza Abadiñarra izan da.

Eskolartekoa. Elorrio. 2015-05-22

Gaur arratsaldean 3 bertso eskoletako 7 bertsolarik hartu dute parte Elorrioko Txintxirri ikastolan egin den saioan:

  • Durango
    • Igor Galartza
    • Beñat Molina
    • Eneko Barruetabeña
    • Xabier Barreña
  • Uribe Kosta
    • Aritz Landeta
    • Eneko Elordui
  • Berriz
    • Iruri Altzerreka

 Eskolartekoa. Elorrio. 2015

Saioaren egitura:

Saioak zati bi izan ditu. Lehenengo zatian, ondorengoak izan dira bertsolariek egin behar izan dituzten lanak:

  • Berba 1 gaitzat emon eta bertso bat bota, gehienez 10eko handian.  
  • Lau oinak emonda, bertso bat osatu.
  • Zortziko handian, bina bertso.

Bigarren atalera sailkatu diren bertsolariek ondorengo lanak egin behar izan dituzte: 

  • Zortziko txikian, bina bertso.
  • Bakarka, gai bati erantzunez, bertso 1, gehienez 10eko handian.

 Eskolartekoa. Elorrio. 2015

Lehengo atalean puntu gehien lortu dituzten lau bertsolariak sailkatu dira bigarren atalera. Ondorengoak izan dira:  

  • Igor Galartza
  • Iruri Altzerreka
  • Eneko Barruetabeña
  • Eneko Elordui

Eneritz Zengotitabengoa gai-jartzaile gaztea aritu da gai emaile beharrean; epaimahaian, ostera, Leire Etxebarria, Jurgi Fuentes eta Beñat Romero egon dira.

Sailkapena:

Erabakita geratu da zein izango den ekainaren 6an, Igorreko Kiñu gaztetxean, izango den finalean bertsotan egingo duen zortzikotea:

  • Iker Garitagaitia
  • Paule Loizaga
  • Txaber Altube
  • Igor Galartza
  • Unai Mendiburu
  • Peio Azkarate
  • Lurdes Ondaro
  • Lur Ziarrusta

Egun berean ospatuko da Bizkaiko Bertso Eskolen eguna ere. Dagoeneko salgai daude bazkarirako txartelak eta kamisetak.