Elkartearen eguna iruditan

2025/09/15
Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketaren atarian, hirurogeita hamar bertsozaletik gora batu ginen pasaden zapatuan, Zornotzan.

Pasaden zapatuan, Zornotzan izan genuen zita. Bertso poteoarekin eman genion egunari hasiera, eta hurrengo bertsolariak aritu ziren kantuan: Aissa Intxausti, Aitor Bizkarra, Jone Uria, Oihana Bartra, Paule Loizaga eta Xabat Galletebeitia. Horren ostean, Txapelketaren aurkezpena egin genuen Idoia Anzonandiak gidatuta. Umorez eta zirraraz josi zuten aurkezpena Enara Gallastegiren eta Ekhi Zuluagaren bertsoek eta Asier Galarzaren bakarrizketak; baita Arratiako eta Zornotzako bertso eskoletako Ihintza Arroyo, Iraia Lauzirika, Libe Arauzo eta Maddi Aurtenetxeren dantza emanaldiak ere. Sintoria berriaren doinura dantzatu zuten lau gazteek. Hain zuzen ere, Irailaren 28an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Urdulizen. Amaitzeko, Eneko Abasolok eta Igor Elortzak girotutako bertso bazkariarekin eman genion egunari amaiera.

Gozatu argazkiekin hemen. 

Talde argazkia 2025