Ekainaren 27tik 30era egingo da bertso barnetegia Ondarroan

2022/05/30
Ekainaren 12ra arte egongo da izen emate epea zabalik

Badago uda hasieran elkartzea eta bertsotan gozatzea baino plan hoberik? Bertso-eskoletako gazteen arteko harremanak sendotzea beti izan da gure helburuetako bat eta, aurten ere, helburu horrekin elkartuko gara.
Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolan egingo da aurtengo udako bertso barnetegia ekainaren 27tik 30era. 2004-2009 urteen artean jaiotako Bizkaia osoko bertso eskoletako gazteak elkartuko dira, uda giroan, bertsoaren, kantuaren eta kulturaren inguruan ederto pasatzeko. Ekainaren 27an batuko gara ikastolan 18:00etan eta 30ean 12:00etan etorri beharko dute arduradunak gazteen bila leku berdinera.


Ekarri beharrekoak

  • Osakidetzako txartela
  • Lo zakua
  • Oinetako erosoak ibiltzeko
  • Etxeko zapatilak
  • Kirolerako zein hondartzarako arropa.


Izen-emate epea, zabalik
Bertso barnetegian izena emateko epea zabalik dago, eta ekainaren 12ra arte eman ahalko da. Parte hartzeko 63 euro ordaindu beharko dira (formularioan jartzen du ordainketa nola egin). Izena emateko lotura honetan dagoen formularioa bete behar da eta ordainagiria atxiki. Edozein zalantza izan ezkero, bertso irakasleari galdetu edo bulegora deitu: 946812711