Twitter Facebook Instagram YouTube

Bizkaia

Ekainaren 24tik 27ra egingo da bertso barnetegia Ondarroan

2019/05/07
Maiatzaren 31ra arte egongo da izen emate epea zabalik.

Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolan egingo da aurtengo udako bertso barnetegia, Ondarroan. Ekainaren 24tik 27ra, Bizkaia osoko bertso eskoletako gazteak elkartuko dira, uda giroan, bertsoaren, kantuaren eta kulturaren inguruan ederto pasatzeko.

Ekarri beharrekoak: Osakidetzaren txartela, lo zakua, oinetako erosoak mendirako,  etxeko zapatilak eta kirolerako zein hondartzarako arropa.

Eman izena orain, orri hau beteta!

Izen-emate epea, zabalik
Bertso barnetegian izena emateko epea zabalik dago, eta maiatzaren 31ra arte eman ahalko da. Horretarako, izen emate orria bete beharko da.
Edozein zalantza izan ezkero, bertso irakasleari galdetu edo bulegora deitu: 946812711