Ekainaren 23tik 26ra egingo da bertso barnetegia Ondarroan
Badago uda hasieran elkartzea eta bertsotan gozatzea baino plan hoberik? Bertso-eskoletako gazteen arteko harremanak sendotzea beti izan da gure helburuetako bat eta, aurten ere, helburu horrekin elkartuko gara.
Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolan egingo da aurtengo udako bertso barnetegia ekainaren 23tik 26ra. 2007-2012 urteen artean jaiotako Bizkaia osoko bertso eskoletako gazteak elkartuko dira, uda giroan, bertsoaren, kantuaren eta kulturaren inguruan ederto pasatzeko. Ekainaren 23an batuko gara ikastolan 18:00etan eta 26an 12:00etan bukatuko da egonaldia.
Eman izena, hemen
Ekarri beharrekoak:
- Lo zakua
- Ibiltzeko oinetako erosoak
- Etxeko zapatilak
- Kirolerako zein hondartzarako arropa
Izen-emate epea, zabalik
Bertso barnetegian izena emateko epea zabalik dago ekainaren 15era arte, eta prezioa 96€koa da (familia ugariek %15eko deskontua izango dute; 82€). Izen ematea formulario bidez egin beharko da. Aforoa mugatua izango da eta parte hartzaileen zerrenda osatzeko adina, izen ematearen ordena, eskualdeen arteko oreka eta generoa hartuko dira kontuan.
Formularioa betetzearekin batera, izen ematea amaitzeko ordainagiria ere atxiki beharko da.
Ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiak:
- BBK: ES15 2095 0036 62 5060246189
- Laboral Kutxa: ES43 3035 0042 95 0420011426
- Zenbatekoa: 96€
- Kontzeptuan zehaztu parte-hartzailearen izen-abizenak, mesedez.