Ekainaren 22tik 25era egingo da Bertso Barnetegia Ondarroan

2026/05/14
Maiatzaren 24ra arte egongo da izen-emate epea zabalik.

Badago uda hasieran elkartzea eta bertsotan gozatzea baino plan hoberik? Bertso-eskoletako gazteen arteko harremanak sendotzea beti izan da gure helburuetako bat eta, aurten ere, helburu horrekin elkartuko gara.

Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolan egingo da aurtengo udako bertso barnetegia ekainaren 22tik 25era. 2008-2013 urteen artean jaiotako Bizkaia osoko bertso eskoletako gazteak elkartuko dira, uda giroan, bertsoaren, kantuaren eta kulturaren inguruan ederto pasatzeko. Ekainaren 22an batuko gara ikastolan 18:00etan eta 25ean 12:00etan amaituko da egonaldia.


Eman izena, hemen


Ekarri beharrekoak:

  • Lo zakua
  • Oinez ibiltzeko oinetako erosoak
  • Etxeko zapatilak
  • Kirolerako zein hondartzarako arropa
  • Osasun txartela

2025-06 barnetegia

Izen-emate epea, zabalik

Bertso barnetegian izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 24ra arte, eta prezioa 99€koa da (familia ugariek %15eko deskontua izango dute; 86€). Izen ematea formulario bidez egin beharko da. Aforoa mugatua izango da eta parte hartzaileen zerrenda osatzeko adina, izen ematearen ordena, eskualdeen arteko oreka eta generoa hartuko dira kontuan.

Formularioan eskatuko dira bankuko datuak, eta ordainketa helbideratze bidez izango da maiatzaren 15eko astean.