Eider Fernandezek irabazi du Bizkaiko eskolarteko hirugarren kanporaketa
Aurrera doa 2026ko Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa. Atzokoa hirugarren kanporaketa izan zen, eta bihar izango da laugarren, eta azken, kanporaketa Igorren. Atzoko saioa irabazita, Eider Fernandezek finalerako txartel zuzena lortu du.

Ondorengo bederatzi gazteak izan ziren Muxikako saioko protagonistak:

Lehenengo atala jokatu ostean, Eider Fernandez, Helene Yerga, Jon Abasolo eta Maddi Aurtenetxe sailkatu dira bigarren atalera.
Saioan gai-emaile lanetan Iñaki Iturriotz aritu zen eta epaimahaia Ainhoa Arregik, Ander Arrienek eta Juanjo Respaldizak osatu zuten. Idazkari lanetan, berriz, Igor Menika aritu zen.
Bizkaiko Eskolarteko laugarren, eta azken, kanporaketa maiatzaren 6an izango da Igorreko Lasarte aretoan. Saioa, aurreko kanporaketak bezala, arratsaldeko 17:00etan izango da.
Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko lau bertsolariak puntuazioaren arabera. Biharko saioaren ostean jakingo dugu, beraz, zein izango den maiatzaren 30ean Aulestiko frontoian arituko den zortzikotea.