Eguen zuri honetan hasi gara gu kantetan

2018/02/09
Horrela dio Bizkaiko kopla zaharrak, eta era berean ibili dira Galdakaoko Eguzkibegi ikastolako seigarren mailako ikasleak ere.

Eguen zuri edo ostegun gizen egunean baserritar jantziak hartu, makila lurraren kontra astindu eta Euskal Herrian  oso errotua dagoen ohitura hau gaurkotu egiten dute bertsolaritza ikasleek urtero urtero. Horretarako ohiko kopla zaharrak eta bereziki irakasleen aurrean abesteko letrak sortzen dituzte.

Ikusi ezazue herriko kale eta auzoetako baserrietako ohitura ze ederto abesten duten Galdakaoko Eguzkibegi ikastolako ikasle eta irakasleak. IEUPPPPP!!!

Neurri handiko koplak izaten dira urteko sasoi honetan abesten direnak. Bi errima edo hiru errima elkarren segidan jarri eta ziri sartzea, umorea eta eskearekin lotzen dira. Kopla sorta hauek ohiko egitera ondorengoa izaten da: hasierako agur fomala izaten da, norbere burua aurkeztuz edo egunaren inguruko aipamenen bat eginez, ostean ziria sartzeko atala dago, etxeko andre edo gizonari zuzendutako kopla eta amaierarako uzten dira eskeko koplak, hau da, kantuaren truke zerbait eskatzea, eta amaitzeko berriro agur fomala, normalean hurrengo urtera arte elkar agurtuaz.