Durangaldeak irabazi du XXX. BBK Sariketako bigarren finalaurrekoa

2022/11/23
Barakaldoko Hizkuntza Eskolan izan da gaur BBK sariketako bigarren eta azken finalaurrekoa, Durangaldea eta Uribe Butroe taldeen artean. Durangaldea sailkatu da finalera, eta beraz, erabakita geratu da abenduaren 1eko finala.

Aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketako azken finalaurrekoa jokatu da gaur Barakaldon Durangaldea eta Uribe Butroe taldeen artean. Durangaldeak batu ditu puntu gehien eta beraz, talde hau sailkatu da finalera. 

Finala, abenduaren 1ean izango da, asteleheneko saioa irabazi zuen Lea-Artibai eta gaurko finalaurrekoa irabazi duen Durangaldea taldeen artean.

Gaurkoan Barakaldoko euskaltegietako ikasleek osatu dute publikoa eta oso giro ona egon da saioan zehar.

Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:
• 18 urtera artekoetan:
• Durangaldetik: Maddi Aurtenetxe, Kelmene Abaitua eta Ixone Asategi
• Uribe Butroetik: Amaia Gallastegi, Joane Bilbao eta Izaro Bilbao

• 25 urtera artekoetan:
• Durangaldetik: Irune Basagoiti, Ander Elorriaga eta Igor Galarza
• Uribe Butroetik: Joseba Ortuzar, Eneko Elorduy eta Jokin Arriola

2022-11-23 BBK Barakaldo

Gaurko saioko aurkezleak Peio Molinuevo eta Ander Aldazabal izan dira eta epaimahaia Beñat Romerok, Juanjo Respaldizak eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari beharra Ander Elortegik egin du.

BBK sariketaren finala abenduaren1ean izango da BBK Salan 18:00etan Uribe Kosta eta Busturialdea taldeen artean.