Twitter Facebook Instagram YouTube

Bizkaia

Durangaldea taldeak irabazi du XXVII. BBK Sariketa

2019/04/03
Gaur jokatu da Bertsolari Gazteen XXVII. BBK sariketaren finala Bilboko BBK Salan Hego Uribe eta Durangaldea taldeen artean. Gaurkoan puntu gehien batu dituen taldea, eta beraz, 2019ko edizioko irabazlea Durangaldea taldea izan da.

Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren finala gaur iluntzean jokatu da Bilbon, Hego Uribe eta Durangaldea taldeen artean. 466.50 punturekin irabazi du sariketa Durangaldea taldeak. Hego Uribe taldeak 407 puntu batu ditu.

2019-04-03 BBK Finala

Gaurkoan ondorengo 12 bertsolari gazteak izan dira protagonistak:

  • Durangaldea:
    • 18 urtera artekoak: Eider Gallastegi Agirrebeitia, Irune Basagoti Agirre, Ander Sarriugarte Garcia
    • 24 urtera artekoak: Iruri Altzerreka Martinez, Gorka Pagonabarraga Agorria eta Bittor Altube Sarrionandia
  • Hego Uribetik:

2019-04-03 BBK Finala

Iaz egin zen moduan, aurten ere, taldekako agurrekin hasi dute saioa bertsolariek, eta elkarri adarra joaz girotu dute aretoa. Taldeko agurra puntuagarria izan da, eta ariketa bat gehiago moduan puntuatu dute epaileek.

2019-04-03 BBK Finala

Bestalde, finaleko Bizkaiera onenaren saria Bittor Altubek jaso du.

 2019-04-03 BBK Finala

Gaurkoan Ainhoa Urien Telletxe egin ditu aurkezle beharrak. Epaimahaia Juanjo Respaldiza Ozaetak, Graxi Arregi Leonardok eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Idoia Anzorandia Kareaga aritu da

2019-04-03 BBK Finala

Sari banaketa ekitaldian Enrique Dávila BBK-ko ordezkariak, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko ordezkariak eta Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ordezkariak hartu dute parte. Gaurko protagonistez gain, oholtzara igo dira sariketan parte hartu duten gainontzeko eskualdeetako ordezkariak ere, eta opari bana jaso dute. 

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak zorionak eman gura dizkie aurtengo BBK Sariketan parte hartu duten guztiei. Bereziki bertsolariei, gai-jartzaile taldeari eta epaile taldeari.