Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Durangaldea da BBK Sariketako lehenengo finalista

2018/03/12
Busturialdearen kontra jokatu du finalaurrekoa Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan, eta etxeko taldeak lotu du eta martxoaren 22an jokatuko den finalerako txartela.

BBK Sariketaren lehenengo finalaurrekoa jokatu da gaur Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan. Duralgaldeko eta Busturialdeko taldeek jokatu dute saioa, eta publikoan, institutuko ikasleak eta irakasleak egon dira entzule.

Durangaldeko taldeak 398 puntu batu ditu, eta Busturialdekoak 370,5. Horrela, Durangaldea izango da 2018ko BBK Sariketako lehenengo finalista.

Honako hauek izan dira gaurko saioan parte hartu duten 12 bertsolariak:

  • 18 urtera artekoetan:
    • Durangaldea: Eider Gallastegi, Ander Sarriugarte eta Iruri Altzerreka
    • Busturialdea: Janire Arrizabalaga, Oier Errenteria eta Beñat Bilbao
  • 24 urtera artekoetan:
    • Durangaldea: Txaber Altube, Aitor Bizkarra eta Igor Galarza
    • Busturialdea: Lurdes Ondaro, Aitor Etxebarriazarraga eta Ibai Amillategi

Gaurko saioko aurkezlea Ainhoa Urien izan da, eta epaimahaia Inazio Vidal, Juanjo Respaldiza eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari beharretan Ione Narbaiza aritu da.

Bigarren finalaurrekoa, bihar

Bihar jokatuko da bigarren finalaurrekoa Sopelako Ander Deuna ikastolan, 9:30ean. Bertan Uribe Kostako eta Hego Uribeko taldeek kantatuko dute, eta horko irabazlea izango da Durangaldearekin batera finalean kantatuko duen taldea.

Finala Bilbon izango da martxoaren 22an, BBK Salan, 19:00etan.